Gaztelekua

Gaztelekua

Arretarako ordutegia:

  • Astelehenetik barikura: 16:30–20:00
  • Zapatuetan: 17:00–20:00

Herriko eta inguruko auzoetako nerabeak elkartzeko gunea da, hain zuzen, 11 urtetik 15era bitarteko gazteentzako.

Bertan, nerabeen aisialdia suspertzen da hezitzaile kualifikatuen laguntzarekin. Espazio honetan kokatzen da baita Gazteen Liburutegia, 11 eta 15 urte bitartekoentzat.

Egitasmoaren helburuak

  • Gazteen euren interesetatik programatutako izaera ludiko, izaera didaktiko eta kulturarteko izaerako ekintza sozio-hezigarrietan parte hartzea sustatu.
  • Gazteengan berdintasuna, elkartasuna, tolerantzia, ingurugiroarekiko errespetua, asoziazionismoa, kultur jarduera, etab. bezalako jarrera positiboak sustatzera bideratutako ekintzak garatzea.
  • Izaera irekiko ekintzen eta talde ekintzen garapenaren bitartez gazteen eta beraien inguruarekiko elkar-harremanetarako beharrezko tresnak eman.
  • Gazteen arteko edo/eta erakundeen arteko komunikazio, koordinazio eta parte-hartzeak bermatzeko bateragune izan.
  • Aisialdian Euskararen erabilera sustatzea.