Gernika-Lumoko Udalak 1987. urtean sortu zuen Kultur Etxea Herri Erakundea, Estatutuetan zehazten diren helburu eta eskumenekin.
Gernika-Lumoko Kultur Etxea Herri Erakundearen jarduera hurrengoa da:
- Kultura, zientzia eta arte alorretako jarduerak garatzea eta sustatzea, arreta berezia jarriz euskal kulturaren agerpen guztien inguruan.
- Herriko talde ezberdinek dituzten kultur ekimenak laguntzea eta bultzatzea, kulturako esparru guztietan herritarren parte hartzea sustatuz.
- Segundo Olaeta Musika Eskolaren garapena eta kudeaketa.
- Herriko jaiak eta beste jai eta ospakizunen antolakuntza sustatzea, herritarrek parte har dezaten bideak erraztuz.
- Gazteriari bideraturiko Informaizoa eta zerbitzuak kudeatzea eta bereziki, Gazteen Informazio Bulegoa eta Gaztelekua.
- Hezkuntza arloan herriari dagozkion eskumenak kudeatu, eta bereziki, Udal Eskola kontseiluan eta eskolaz kanpoko ekintzetan eragin zuzenak dituztenak.