Gazte Informazio Bulegoa

Kultur etxea logo Gazte Informazioa

Arretarako ordutegia:

  • Astelehenetik eguenera: 09:00-14:30 eta 15:30-17:30

Sare Sozialak

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa eta Gaztelekua, 1993.urtean zabaldu ziren.

Gazteon intereseko diren gaien inguruko informazioa eskaintzen dugu eta dituzun kezkak, eskaerak, iradokizunak… jaso eta bideratzen ditugu.

  • Hezkuntza: ikasketa ofizialak, hizkuntzak, astialdiko formazioa…
  • Lana: Lan-eskaintzak, lana atzerrian, administrazio publikoko lan-eskaintzak, lan-poltsak…
  • Bekak eta diru laguntzak
  • Etxebizitza: etxea erosi, alokatu
  • Herriko hainbat ekintzetarako izen emateak jaso
  • Nazioarteko Txartelak tramitatzen ditu: Ikasle Txartela (ISIC), Irakasle Txartela, Go, Aterpekide txartelak.
  • Astero argitaratzen ditu lan eskaintzak:
  • Gazte elkarteei zuzendutako dirulaguntzak kudeatzen ditu. Irailean egiten da deialdia.
  • Gaztedi Busturialdea proiektua kudeatzen du eskualdeko gazteria zerbitzuekin elkarlanean.