Gernika-Lumoko Kultur Etxea Fundazio Publikoa
Arretarako ordutegia:
- Astelehenetik barikura
- Goizez: 9:00-14:00
- Arratsaldez: 16:00-20:00
Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoa Irakaskuntza Ez Arautua (urriaren 27ko 289/1992 Dekretua) ematen den ikastegia da. Gaur egun, gero eta nabariagoa da musikaren presentzia gizartean, hezkuntzan eta gizakiaren formakuntzan; hori dela eta, funtsezkoa da Musika Eskolen jarduera.
Besteak beste, gure helburu nagusia gizarteak luze-zabal eskatzen duen musika kultura praktikoari erantzutea da. Musika-jardueren artean dauden aukera guztiak eskaintzen ditugu, baita herriko eta eskualdeko musika-tradizioak bildu, taxutu eta zabaldu ere. Ikastetxea kokatuta dagoen herriko kultura-nortasunaren gune bilakatuz.
Irakaskuntza Ez Arautua pentsatzeak, ez du esan nahi kalitate gabeko irakaskuntza batez ari garela; 3 urteko umeengatik hasita 99 urtera bitartean mota guztietako ikasleentzako pentsatzea da, nabaria denez adineko muga barik, musika bera ulertu eta ikasi ahal izateko ikasketen planak diseinatuz eta egokituz.
Egun, 33 urteko ibilbidea bete ondoren, pertsonak, prozesuak eta gure zerbitzua gero eta hobea egiten duten baliabideak kudeatzen dituen ikastetxea gara.