Baseak

  1. Edonork parte har dezake
  2. Lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izango dira.
  3. Lanak soilik formato digitalean aurkeztuko dira USB baten.
  4. Lan bakoitza 3 formatotan aurkeztu beharra dago:
  • JPG diseinurako erabili den formato originalean
  • 1MB-eko JPG-a
  • Azken inpresioaren tamainako erresoluzio altuko PDFa.
  1. Tamaina: kartela 65 zm x 45 zm neurrikoa izango da (ez-etzana)
  2. Kolorea eta teknika: librea
  3. Kartelean agertu beharreko testua hauxe da: GERNIKAKO JAIAK 2022
    Abuztuak 14-18
  4. Lanak aurkezteko epea: azken eguna 2022ko ekainaren 10a (14:00ak arte).
  5. Aurkezteko lekua: Gernika-Lumoko Kultur Etxea, Foru plaza 2, 48.300 Gernika-Lumo, 9:00etatik 20:00etara, edo posta zertifikatuz bidal daitezke
  6. Informazio-telefonoa: 94 627 02 01
  7. Identifikazioa: Lanak gutunazal handi baten barruan aurkeztu beharko dira:
  • 1. gutunazalean lanaren izenburua. Hauxe izango da beste bi gutun azalak barnean izango dituen gutun azal handia.
  • 2. gutunazalean USBa.
  • 3. gutunazalean egilearen izena, abizenak, helbidea eta telefonoa.
  1. Saririk ez ematea erabaki lezake epaimahaiak, aukeratutako kartelek behar adinako kalitaterik ez badaukate. Kasu horretan, Gernika-Lumoko Udalak herriko artista bati eskatu ahal izango dio kartela egiteko.
  2. Kartel Irabazlea: Kartelak teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat beharko balu hobeto inprimatzeko, edo Gernikako Jaietako daten akatsak edota ortografiari buruzkoak baleude, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, egilearen baimenarekin.
  3. Aurkezten diren lan guztiek behar bezala gestionatuta eduki behar dituzte kartelean ageri diren argazki, marrazki edo baliabide grafikoen erabilera-eskubideak, horiek irudien bankuetatik hartu direnean edo egilearenak ez direnean.
  4. Generoaren eta sexu-orientazioaren irudikapenaren aniztasuna, jatorria eta kultura, dibertsitate funtzionala, adina, klase soziala, gorpuztasuna eta abar baloratuko dira, rolak eta esterotipoak saihestuz.
  5. Gernika-Lumoko Udalak ez du bere gain hartuko hirugarren batzuk aipatuta aurkezten diren lanen edukiaren ondoriozko erreklamazioen erantzukizunik.
  6. Epaimahaiaren ahalmenak: epaimahaiak lehiaketatik kanpo utz ditzake lanak:
  • Egilea nor den zalantza dagoenean
  • Pertsonen duintasunaren aurka doazenean
  • Beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituenak eta plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspiratutakoak izanik eta haiekin dituzten berdintasunez epaimahaia jabeturik, originaltasunik ez dutela erabakitzen duenean.
  1. Jai Batzordeak 2022ko ekainaren 30eko bileran aukeratuko du kartel irabazlea, eta epaimahaiaren erabakia egun horretan bertan jakinaraziko zaio irabazleari.
  2. SARIA: 500 €ko sari bakarra izango da
  3. Gernika-Lumoko Udalak kartel irabazlearen jabetza ez ezik, jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.
  4. Aurkeztutako lanekin, baldintza hauek betetzen badituzte, erakusketa bat egingo da Kultur Etxean ekainaren 15etik 27ra bitartean. Erakusketa amaitu arte ezin izango da kartelik kendu. Egun horretatik aurrera egileak edo baimendutako pertsonak berauek jasotzera pasatu ahal izango dira hiru hilabeteren buruan, epe hori igarotakoan lanak Kultur Etxeari ematen zaizkiola ulertzen baita.
  5. Lehiaketa honetan parte hartzeak baldintza hauek ontzat ematen direla adierazi nahi du.