4 eta 99 urte bitartean badituzue, Segundo Olaeta Udal Musika Eskolak, 2022-23 ikasturteko matrikula egiteko epea irailaren 1etik 9ra arte zabalik egongo dela jakinarazten dizue hurrengo ikasgaietan:
Haur musika hezkuntza edo Hastapena: 4 urtetik 6 urtera bitarteko ikasleentzat.
7 urtetik gorakoentzat:
Musika-tresna sinfonikoak: klarinetea, zeharkako txirula, haize-metalezkoak (tronpa, tronpeta, bonbardinoa, tronboia, tuba) biolontxeloa, saxofoia eta bibolina.
Musika-tresna polifonikoak: pianoa, akordeioa eta gitarra.
Euskal musika-tresnak: txistua eta danbolina, alboka, panderoa eta trikitixa.
Musika elektrikoko tailerra: gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria.
Helduentzako talde bereziak: musika hizkuntza, korua ganbara musika, eta Informatika musikala.
Taldeko hezkuntza: Banda Sinfonikoa, Harizko Orkestra, Abesbatza, Gitarra Orkestra, Ganbara Musika, Fanfarrea, Trikitixa Taldea, Txistu Banda, Biolontxelo Taldea, Akordeoi Taldea, Konboak, SOME Rocker´s eta Txistu Gunea.
Ikastaro monografikoak: 3 urteko ikasleentzako tailerra, ahots teknika, panderoa eta txalaparta.
Matrikula betetzeko edota informazio gehiago jasotzeko Musika Eskolatik (Karmelo Etxegarai, 2) pasa zaitezkete:
– Goizez: 9:00etatik 14:00etara
– Arratsaldez: 16:00etatik 20:00etara.
Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 946270214 telefonora edo idatzi hurrengo helbide elektronikora: idazkaritza@segundoolaeta.net
www.kulturagernika-lumo.eus/matrikula-some/