"Laguna" txartela

Laguna 2025 txartela Kultur Etxean jaso ahal izango da 2024ko abenduaren 2tik aurrera

Egin zaitez bazkide; horrela onura ekonomikoak edukiko dituzu, baita sarrerak erreserbatzeko lehentasuna ere. Programatutako ekitaldiei buruz unean uneko informazioa edukiko duzu, eta aldi berean zure fideltasunaz gure herriaren garapen kulturala babesten lagunduko duzu.

Laguna txartelen balioa urtebetekoa izango da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

Bazkideentzako onurak

  • %25eko deskontua Lizeo Antzokian eta Elai-Alai aretoan urte horretan zehar KULTUR ETXEAK zuzenean programatutako ekitaldi guztietan.
  • 2 sarrera doan, edozein ikuskizunetan erabiltzeko.
  • Deskontu bereziak Euskadiko Antzoki Publikoen sare osoan
  • Zinema edota Lizeotarako 6 sarrera doan.

Aukeratu erosi nahi duzun Gernikako Kultur Etxeko “laguna” txartela: banakakoa edo familiakoa (3 kidetik aurrera).