Azaroaren 25ean izango da Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna eta Kultur Etxeak Bardintasuna eta Ongizateko Sailarekin elkarlanean, bat egiten du egun horretako aldarrikapenarekin egitaraua bereziagaz.
KULTURA EGITARAUA
“NO ESTÁS LOCA“, Azaroak 20, 20:00
“BERDINTASUN TAILERRA“, Azaroak 25, 17:30
“KAMALEOIAREN AZALA“, Azaroak 27, 17:30
“NO ESTÁS LOCA” MARIA BESTAR
Un recorrido íntimo y colectivo por las historias de mujeres que han sufrido violencia vicaria en España. La pieza reúne más de cuarenta testimonios de mujeres, adolescentes y profesionales —jueces, psicólogos, periodistas, pediatras— que revelan cómo un sistema judicial falla de manera sistemática a la infancia. A través de sus testimonios, se desgrana un sistema judicial y social que no siempre acompaña ni protege, mostrando las fisuras que permiten que la violencia se perpetúe. La película es, al mismo tiempo, un grito de ayuda y un canto a la esperanza, un recordatorio de que aún queda mucho por hacer, pero también de que la fuerza y la unión de las víctimas y de quienes las acompañan puede impulsar un cambio necesario.

“BERDINTASUN TAILERRA” ZIBU ZABU
Azaroaren 25aren bueltan, genero-indarkeriaren prebentzioa eta berdintasuna modu eraikitzailean lantzeko tailer parte-hartzaile, sentsorial eta hezitzailea antolatu dugu Kultur Etxean. Bertan, tailer sentsoriala, jolas kooperatiboak eta “Aztarna” izeneko mural kolektiboa uztartuko dira emozioak adierazteko. Horrez gain, parte-hartzaileek Emozioen Kaxan mezuak uzteko eta etxean lantzeko gida bat jasotzeko aukera izango dute.

“KAMALEOIAREN AZALA” ODEI ARREGI
Inoiz amestu al duzu kamaleoiak bezala azalaren kolorea aldatzearekin? Inoiz desiratu al duzu, beste norbait izatea, momentutxo batean bada ere? Ba ez zara bakarra.Mundua gauza zoragarriz beteta dago. Haundia da aukera eta kanpoan ikusten dugunaren antzeko bihurtu nahi izaten dugu kameleoiak bagina bezala. Ahaztu egiten zaigu zer den benetan harrigarriena, ederrena eta errepika ezina dena. Bakoitza bakar eta berezi egiten duen hori.Kontaketa honetan, inguratzen gaituen dibertsitateaz arituko gara eta ezberdin izatearen aberastasunaz.
