HIBAI ETXEBARRIA

lr.26abe.19:0019:00 HIBAI ETXEBARRIALizeo AntzokiaJarduera motaKontzertuak3 €

Gertaeraren xehetasunak

Nork ez ditu gustuko goxokiak? Eta, garai mingots hauek eztitzeko, zer hoberik goxoki musikal batzuk baino? Hibai Etxebarriaren azken lan honek pandemia honetan idatzi eta grabaturiko abestiak biltzen ditu. Zapore propioa duten 10 kantuz osaturiko bonboien kaxa bat. Kantu koloretsu eta alaiak. Maitasunaren laudorioak. Goxokiak!
Emanaldi honetan, abesti hauek zuzenean lehen aldiz entzuteko aukera izango dugu. Formatu akustiko berezi eta esklusibo batetan gainera. Arima asko duten musikariez inguratua. Lau ahotsetara abesturiko kontzertua izango da, Goizargi Gospel Choir taldeko hiru abeslari izango bait ditu lagun eszenatokian. Hauekin, Alain Gallego (Gospel Bilbao Koruko Zuzendaria) pianoan eta Gotzon “Blues” Ereñoren gitarra.
Ezazu duda eta botaiozu axukre pixkat bizitzari!
Nora Olano – Ahotsa
Maider Legarreta – Ahotsa
Carla Sevilla – Ahotsa
Gotzon “Blues” Ereño – Gitarrak
Alain Gallego – Pianoa
Hibai Etxebarria – Ahotsa eta bestelakoak.