“TRISKANTZATIK ESPERANTZARA. GUZTION ONDAREA II” Erakusketa

GERNIKAKO BONBARDAKETAREN 88.URTEURRENA GERNIKA-LUMOKO KULTUR ETXEKO RICARDO ABAUNZA ERAKUSKETA ARETO BERRITUAREN INAUGURAZIOA 2025eko apirilaren 4an, 12:00etan, “Ricardo Abaunza” erakusketa areto berriaren inaugurazioa izango da Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Ricardo Abaunza, diziplina anitzeko artista eta kultur kudeatzailea, Kultur Etxeko zuzendaria izan zen … Gehiago Irakurri

URDAIBAIKO XXVI. ARKEOLOGIA JARDUNALDIAK

LURRALDEA ETA MUGIKORTASUNA EUSKAL HERRIKO HSTORIAURRE BERRIAN Urdaibaiko XXVI. Arkeologia Jardunaldietan, 2023ean Gernika-Lumon egingo direnak, historiaurreko giza taldeek Euskal Herrian duten mugikortasunaz arituko dira. Silexaren, marfilaren eta alpetar jadeitaren bidez, herriak, ideiak eta ospe handiko objektuak bidaiatu zituzten sare edo … Gehiago Irakurri

“GUZTION ONDAREA I”, Erakusketa

1978. urtetik Kultur Etxeak bildutako lanen erakusketa da GUZTION ONDAREA. Lehenengo ekimen honetan margo lanak izango dira erakusgai.Ricardo Abaunza, Kultur Etxeko zuzendari ohiaren esanetan, “Gernika-Lumoko Udalak ondare artistiko baliotsua du bere lokaletan banatuta, bai udaletxean bertan, bai Kultur Etxean eta … Gehiago Irakurri

“GERNIKARTE 2023 “

GERTUKO ARTEAUztailaren 13tik irailaren 13ra bitartean “GERNIKARTE 2023” urteroko edizioa izango da Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Bertan, Urdaibai eskualdeko 16 artisten lana izango dugu ikusgai. Gure artea, GERTUKO ARTEA , beraz.Kultur Etxean izango gaituzu zain !Erakusketa uztailaren 13an zabalduko da eguerdiko … Gehiago Irakurri

“KULTUR ETXEKO ARTE TAILERRAK” ERAKUSKETA

Kultur Etxeak, urtero bezala,  tailer honetan egin dituzten lanekin, erakusketa antolatu du ekainaren 9tik 30era.Esku lanak, Egur lanketa, Bitxitegia, Arteskola, Pintura eta marrazketa tailerrak…

GERNIKA RUGBY TALDEAREN 50.urteurrena

1973ko maiatzaren 18an, hamabost ameslari bildu ziren Atxalandabaso tabernan, eta Gernika Rugby Taldearen (GRT) sorrera-aktan sinatu zuten.Lehen entrenamenduak oso leku ezberdin eta berezietan egin ziren, hala nola Laidan eta Suhiltzaileen Zelaian, gaur egun Santanape kiroldegia dagoen lekuan. Lehen urteetan Derioko … Gehiago Irakurri

“FRANCOREN PRESOAK URDUÑAN”, Berbaldia. Joseba Egiguren

Lau urtetan zehar (1937-1941) 50.000 gerra-preso errepublikanu inguru, tartean artean gudariak, Urduñako (Bizkaia) antxinako ikastetxe batean giltzapean sartu ebezan. Geroago Kartzela Zentrala bihurtuko zan Kontzentrazino-esparruan batu ebezan. Bertan jasandako baldintza penagarriak heriotza eragin eutsien euretariko 225i gorabehera.

“ERREPUBLIKANUAK BUSTURIALDEKO HERRIETAN 1931-1936” Berbaldia

II. Errepublikaren aldarrikapenaren 92. urteurrena1931ko apirilaren 14an II. Errepublikaren aldarrikapena egin zan, eta horrek aurrerakada handia ekarri eban pentsamendu errepublikanuan eta berezko baloreetan. Gure eskualdeak ezagutu eban errepublikaren aldeko izpiritu berria, ordurako nahiko zabalduta egon zan giro kontserbadorea urratu egiten … Gehiago Irakurri

“AZKEN BIDAIA”, Maitane Azurmendi

Maitane Azurmendiren erakusketa hau Picassoren “Guernica” koadroak egin beharko zuen AZKEN BIDAIAn oinarritzen da. Kontakizun hau aspalditik dator. Hain da aspaldikoa, ez nukeela nire bizitzako momentu zehatz batean kokatzen ere jakingo. Maitasunetik, pasiotik, beldurretik, lazturatik eta Memoriatik sortutako kontakizuna da. … Gehiago Irakurri