ALADIN

ig.27abe.12:3012:30 ALADINLizeo AntzokiaJarduera motaDantza5 € (Laguna 3,75 €)

Gertaeraren xehetasunak

Iazko gabonetan bezala, aurton ere Ross Dantza Eskola lizeora itzuliko da “Aladdin” musikalarekin.

Zu ere, gurekin batera, historio eder honen parte izatea nahi dugu:  Aladdin, sultanaren alaba den Jasmine printzesarekin maitemintzen den lapur bat da. Printzesa konkistatu ahal izateko, Jafarren erronka onartuko du: basamortuaren erdian dagoen kobazulo batean sartu beharko da, barnean jeinu bat duen lanpara magikoa lortzeko. Hau guztia, koreografia ikusgarri eta bizien tartean kontatuko dizugun historio zirraragarriaren zati bat baino ez da. Gehiago jakin nahi ?

Ba orduan animatu zaitezte eta etorri gure eskolako 39 ikasle artistekin batera benetan handia izango den SHOW bat ikustera !

Artistak:

Leire Etxeandia (Aladdin), Itxaso Jauregizar (Jazmin), Maeva Morlesin (Jeinua), Maialen Torre (Jafar), Olatz Barayazarra (Hakim), Iñigo Cano (Sultana), Maitane Jaio (Dalia dontzeila), Kattalin Elezkano (Abú), Patricia Macho (Alfonbra), Kattalin Elezkano eta Danel Ugalde (jeinuaren seme alabak).

Koreografia eta zuzendaritzan: Rosa Rementeria.

Laster arte, espero zaituztegu !