Gabonak Gernikan

Gabonak ez dira aurten ohikoak izango. Covid-19 birusari aurre egiteko, nahitaezkoa da jende pilaketak saihestea. Urtero gure herrian izaten ditugun ekitaldiak ez dira egingo, ez behintzat aurreko urteetan bezala.

Olentzero eta Mari Domingiren kalejira eta Erregeen Kabalgata ezingo dira egin, baina ziur zerbait asmatuko dutela guregana hurbiltzeko.

Gure weborrian, tartetxo bat zabaldu nahi dugu aurreko urteetako argazkiekin eta nola ez, gure herrian dugun tradizinoa den Marijesiak, ondare inmaterialaren altxorra, erakusteko.

MARIJESIAK

Marijesiak Gabonaurreko tradizinoa da, abenduaren 16-24ra bitarteko bederatziurrenean Gernikan betetzen dana. Urteen joan-etorrian, Kultura-ondare inmaterial hau identidade-ikur sakonaren eran garatu da. Modu horretan aditu behar da zelan mantenidu dan belaunaldiz belaunaldi gaur arte, eta, tradizinoak tradizino, Gernikako honek bere eboluzinoa eta garapena euki izan dau. Horregaitik guztiorrengaitik eta gure herriaren historia, kulturan eta bardintasunean daukan traszendentzia eta berezko originaltasunagaitik, 2018-19an Gernikako marijesien taldeak MARIJESIAK 4:00 proiektu multimedia ederra garatu eban, Pedro Bidaguren Garratzak 1919an kopla bilduma handia argitaratutako urtearen mendeurrena betetakoan. MARIJESIAK 4:00 proiektuaren atalik garrantzitsuena dokumentala (59’) bera da, eta honen ondoan trailerra (2’20’’) dago ikusgai.

Ez dakigu noiztik kantetan doguzan

baina barru-barruan daroaguz.

Eguzkia kristalaren artetik lez,

ohitura zahar honen magia

zeugaz konpartidu gura dogu.

Eskuartean dozun lan honek

zeruan josi gura dau antxinako ohiturea

datozen belaunaldiek

gure herriko altxor hau jaso dagien.