Aurtengo Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Saria jasoko dute:
Stratis Valamios, Thanassis Marmarinos eta Aimilia Kamvisi arrantzaleek Mediterraneoko Justuak ( The Righteous of Mediterranean Sea) taldearen izenean.
Bakearen aldeko Borrokalariak (Combatants for peace) erakundeak.
Erakunde bi hauek jasoko dute saria giza eskubideen alde egindako lanagatik eta erakutsitako konpromisoagatik. Urtero legez, apirilaren 26an banatuko dituzte sariak, Gernika-Lumoko bonbardaketaren urteurrenean.
2023ko uztailean, William Kelly artista zendu zen. Gernikarekin harrema estua eta aldi batera sinbolikoa izan zuen artista, omendua izango da bonbardaketaren urteurrenean.
Ekitaldian Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Sariak emateaz gain zuzeneko musika egongo da INUN artistaren eskutik.