GERNIKARTE ’21

Uztailaren 16tik irailaren 17ra bitartean “GERNIKARTE 2021”‐en urteroko edizioa izango da
Gernika‐Lumoko Kultur Etxean. Bertan, Urdaibai eskualdeko 30 artista baino gehiagoren lan
artistikoa ikusi ahal izango dugu.
Aurten erakusketa kalera atera eta modu digitalean egingo da, artea herritarren eskura jarri
asmoz.
Iraia Ladislao diseinatzaileak sortutako kartelak QR lotura bat du, eta horren bidez
erakusketaren edukia ikusi ahal izango duzu, baita hura osatzen duten mihiseak, argazkiak eta
eskulturak ere.
Maria Vallejo artista gernikarrak erakusketaren bertsio propioa eskainiko digu
“Erakusleihoa” espazioan (tren geltokiaren ondoan).

Gernika‐Lumoko merkatarien Elkarteak erakusketa zabaltzen lagunduko du, “Artista
bat zara!” Lehiaketa antolatuz. Lehiaketa horretan, 12 urte arteko neska‐mutilek erakusketa
horretako lanen interpretazioak egin ahal izango dituzte, Borja Urionak sortutako TXANTILOIETATIK
abiatuta.


Konekta zaitez artearekin!!
Kultur Etxean izango gaituzu zain esperientzia birtuala gauzatzeko.