KULTUR ETXEAREN DIRULAGUNTZAK MUSIKA TALDEENTZAKO

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak musika taldeei dirulaguntzak emateko deialdia zabaldu du.
Dirulaguntza honen helburua musika lanak jorratzeko eta musika talde desberdinen lanaren hedapenean laguntzea da.
Aurten berriz, honako jarduerak lagunduko dira: diskoaren ekoizpena, diskoaren fabrikazioa, singlearen grabazioa eta bideokliparen grabazioa.

Eskabideak aurkezteko epea zabalik dago azaroaren 27 eguerdiko 14:00ak arte.
Hemen jaso ahal duzu informazio gehiago eta eskabidea.