MARIJESIAK 2023 IRUDIETAN

Gernikan gure Marijesiak Gabonen aurreko bederatziurrena bete dabe beste urte batez, pandemia aurreko eran.
Gaueko errondak abenduaren 16an hasi ziren kalez kale danon poztasunerako gure bazterrak koplakaz betetan. Aurton koplak Iñaki Gonzalez Abadia, Denis Azkarate Eizagirre, Jose Antonio Uriarte Itxaso, Fernando Astoreka Aranburu, Ane Miren Arejita Abaitua eta Alex Uriarte Atxikallende bakarlarien ahotsetik barriro heldu jakuz, albotik talde osoa daukiela erantzule eta holan bederatzi gauotan Gernika-Lumotik zehar ibili dira punta batetik bestera, ahalik leku gehienetara ailegetako. Aurton asistentzian batezbeste egunero 92 lagunekoa izan da.
Etxetik ohe epelean entzuteko aukera izan dugu!

BENTANA IZARREZKOAK