Photoka Gazte Mobile Argazki Lehiaketa

Nola bizi duzu Covid-19a?

12 eta 18 urte bitarteko gaztea zara? Argazki lehiaketara aurkezteko aukera duzu!
Lehiaketan izena ematea doakoa da, eta bertan parte hartu ahal izango dute Gernikan edo ondoko udalerrietan bizi diren 12 eta 18 urte bitarteko gazteek, biak barne, edo Gernikako ikastetxeren batean matrikulatuta daudenek.
Gernikako PHOTOKA argazki elkarteak, Kultur Etxea eta Gazteria arloarekin batera antolatutako lehiaketa da, eta gazteen artean argazkigintza sustatzea du helburu. Argazkigintza gero eta hedatuagoa dagoen komunikazio-modu bat da, baina hizkuntza bat ere bada, hausnarketarako, komunikaziorako, kritikarako tresna bat.
Kobidaren ondorioz egilea eta gizartea bizitzen ari den egoera islatzen duten argazkiak baloratuko dira.
Irudiak aurkezteko epea apirilaren 10ean hasi eta 2021eko apirilaren 30ean amaituko da.
Sariak

Sariak eskudirutan emango dira eta honako hauek izango dira:

1.saria: 100,00 €
2.saria: 60,00 €
3.saria: 40,00 €
Informazio +