LIBURUTEGIA PLAZARA

Gure liburutegia: liburu eta ikasketa espazioa baino askoz gehiago!

Liburutegi batean pentsatzen dugunean, berehala etortzen zaigu burura liburuen mailegua egiten den edo ikasten den lekuaren irudia. Zalantzarik gabe, horiek liburutegien funtzio garrantzitsuak dira, baina ez dira bakarrak. Gainera, hainbat baliabide eskaintzen dizkizute: jokoak, musika, ordenagailuak, wifi konexioa…; eta hori guztia, doan eta publiko guztiarentzat, kultura eta teknologia pertsona guztien eskura jarriz.

Ez dago liburutegi publiko bat baino eremu demokratikoagorik: herritar informatuek komunitateak sortzen dituzte, eta informazioa eta ezagutza partekatzen dute. Pertsona askorentzat, teknologiarako sarbidea duten toki bakarrak dira; hori dela eta, teknologia-arrakalaren aurkako borrokaren aldeko bandera dira.

Liburutegia: espazio itxi bat baino askoz gehiago!

Baina UDAN, merezitako atsedena hartzen dugu, eta liburutegia gozamenerako espazio bilakatzen da, gure plazak eta auzoak jarduera ludikoagoekin partekatzeko leku bihurtzen dira: LIBURUTEGIA PLAZARA, LIBUTERRAZA eta LETREN ETXEA elkartzeko gune bihurtzen dira, eta aisialdi eta entretenimendu partekatuaz gozatzeko leku.

LIBURUTEGIA PLAZARA

Martxan jarriko dugu ekainaren 22an. Osasuntsuago eta atsegiñago izango da herriko plazan irakurketaz gozatzea.
Ordutegia
Goizeko 10:00etatik 14:00etara arte, astelehenetik ostiralera
Liburutegiak bere ohiko zerbitzua ematen jarraituko du barruan.

LIBUTERRAZA

Kanpoan egoteko aukera eskaintzeko plaza sortu da,ekainaren 22tik eguraldiak uzten duen arte.
Zatoz bertora atsedenalditxo bat egin nahi duzunean!

LIBURUTEGI IBILTARIA eta IPUIN KONTALARIA

Liburutegi ibiltaria martxan dago! Noiz egongo da zure auzoan?
Uztaila 6-24 Santa Luzia
Uztaila 27- Abuztua 7 San Juan Ibarra
Abuztua 19-31 Lorategieta

Liburutegia auzo bakoitzera heltzen denean Panpurrio Sorginarekin etorriko da.
Santa Luzian: Uztailak 6, 18:00
San Juan Ibarran: Uztailak 27, 18:00
Lorategietan: Abuztuak 19, 18:00