AGUR ZINE KLUBA, AGUR

42 urte igaro dira 1982ko martxoan ZINEKLUB baten proposamenari ekin genionetik. Gure ustez interes eta kalitate maila eztabaidaezinak zituzten filmeei arreta berezia emateko asmoz. Zirkuitu kometzialetan sartzen eztziren filmak programatuz. Nahiz eta, CASA SOCIALeko baldintzak hoberenak ez izan garai hartan. Sasoi hartako gazteen erantzuna ezin hobea izan zen.Gernikako ZINEKLUBaren 40 urteotako gora behera prozesu guztien berri, duela gutxi, eskeini genizuen dokumental eder baten bitartez. Istorio luze honetan bi elemetu nabarmenduko genituzke:
–Batetik, inguruko jendearekin enpatizatzeko egin ditugun proposamenak aurkezteko izan dugun gogoa eta ilusioa.
–Eta bestalde, gurekin batera, saioz saio ZINEKLUBarekin jarraitzera animatu gaituzuen guztion erantzun eskuzabala.

Gaur egun, ohiko ikusle askok hala izaten jarraitzen duzue. Baina zoritxarrez ikusle gazteen eta zuzendaritza taldeaen erreleboa ez da suertatu. Arrazoiak oso konplexuak dira aztertzeko. Euren artean bi aipatuko nituzke:
— Alde batetik, zinema gozatzeko mentalitate aldaketak.
— Eta beste batetik, musutruk gauzak egiteko jendea murriztu egin delako.
Arrazoi nagusiak lehen aurreratu baditugu ere, sortu zaigun nekea naturala izan da. Hainbeste urteren ondoren, programatzeko zailtasunak gehituta. Zailtasun horiek film banatzaileak, eurek sortu dizkigute, zinema politika murriztatzaileak ezarriz. Gainera, aspaldi konturatu ginen zelan, Lizeo Antzokia oraingo programazioetan, asko hurbiltzen zala “gure estilora”. ZINEKLUBen saioetan urteetan zehar sortu zen ikuslego fidel bati erantzunez.


Filmak azkar programatzen dituzten plataformak gehitu dira, eta guk eskaintzen dugunari gaurkotasuna kentzen diote. Gehi gazteek duten erantzun eskasa, zinema formato honi dagokienez behintzat. Eta, azken batean, gure etsipena egungo errealitatea ikusita.


BAINA HAMABOSTEROKO PROGRAMAZIOA GELDITZEKO UNEA IRITSI DA.
Nahiz eta urtean zehar sortzen diren saio bereziekin jarraitzeko asmoa dugun. Eta beharbada, minizikloren bat edo beste programatzeko asmoarekin ere jarraitzen dugu.
Ez dugu aldi hau igaro nahi, eskerrak eman barik, hainbeste urtetan gurekin hor egon zarenoi. Eta ea hemendik aurrera jende gaztea edota ez hain gaztea animatzen den zinemarekin jarraitzen. Eta gure ZINEKLUBak izan duen erantzun bera edo hobeagoa izaten duten. Amaitzeko, esan nahi dizuegu etapa hau William Wylerren “La Heredera” pelikula klasikoarekin bukatzea pentsatu dugula.
Klasiko hori hilaren 24an izango litzateke, non, sarrera doakoa izango delarik.
ESKERRIK ASKO BIHOTZ BIHOTZETIK