"26 EMAKUME ZIENTZIA, ARTE ETA LETRETAN" erakusketa
Gertaeraren xehetasunak
Otsailaren 11n, “Emakumearen eta neskatoaren nazioarteko eguna zientzian” ospatzeko eta goraipatzeko asmoarekin, Kultur Etxeak eta Udaletxeko Berdintasun Sailak elkarlanean prestatutako “26 EMAKUME ZIENTZIA, ARTE ETA
Gertaeraren xehetasunak
Otsailaren 11n, “Emakumearen eta neskatoaren nazioarteko eguna zientzian” ospatzeko eta goraipatzeko asmoarekin, Kultur Etxeak eta Udaletxeko Berdintasun Sailak elkarlanean prestatutako “26 EMAKUME ZIENTZIA, ARTE ETA LETRETAN” erakusketa aurkezten dute.
Egungo erronketako bat da emakumeek gizartearen garapenerako funtsezkoak diren jakintzaren arloetan egiten duten lana ikusezin bihurtzen duten gizarte-ohiturak gainditzea. Pertsona guztiek edozein diziplinatan aukera-berdintasunean ikasi eta lan egin dezaten, gure gizarteak emakumeek bizitzako arlo guztietan duten presentzia ezagutu eta ikusarazi behar du. Emakumeak lanean ari dira zientzietan, arteetan eta letretan, eta egiten duten lan horrekin gozatzen dute.
Erakusketa honen helburua da gizarteari errealitate hori erakustea eta etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea.
26 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketak Jakiundeko 26 emakumezko akademikoen hausnarketak biltzen dituzten argazkiak eta bideoak aurkezten ditu. Hainbat emakumezko jakitunek ibilbide profesional luzea egin eta gero bikaintasuna lortu dute beren diziplinetan, eta beste emakumezko jakitun gazteago batzuk punta-puntako lana egiten ari dira beren lanbideetan. Erakusketa bi bertsiotan aurkezten da, bata kaletarra eta ibiltaria da, eta bestea formato handikoa, erakusketa aretoetara egokitua.
Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademia, jakintzaren eta esperientziaren topaleku da, eta diziplina ezberdinetako aditu diren kideen talentua, konpromisoa eta hausnarketarako ahalmena gizartearen eskura jartzea du helburu. Zientziak, arteak eta letrak lantzeko eta sustatzeko jarduerak antolatzen ditu Akademiak. Jakintza eta zorroztasun zientifikoa gizartearen esku jarriz, haren eragile aktibo izan nahi du, egungo arazoei eta erronkei irtenbideak bilatzen lagunduz.
Jakiunde 2007an sortu zen, euskal hizkuntzaren eta kulturaren lurralde-eremuan ezarritako unibertsitateen laguntzarekin, eta onura publikoko erakundetzat aitortu zuen Eusko Jaurlaritzak 2019an.