"AI, GURE JUANETEAK!" TARTEAN TEATROA

lr.12urr.19:0019:00 "AI, GURE JUANETEAK!" TARTEAN TEATROALizeo AntzokiaJarduera motaAntzerkia12€ (Laguna 9€)

Gertaeraren xehetasunak

Laboaren kantak gaur egungo gizabere baten begiradatik

“Ai Gure Juaneteak!” ikuskari eszeniko hibridoa da. Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Hitzaren eremua aktorearena da, esatariarena. Baina aktorea ere musikari bihurtzen da tarteka. Musikaren eremua musikariena da. Baina musikariak ere ikuskizunaren partea dira, eta honenbestez, aktoreak.

Testua, Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazio erabatekoa da, gaur egungo neure ikuspuntutik. “Hegazti errariak”, “Izarren hautsa”, “Bedeinkatua”, “Negu Hurbila”, “Lili bat”, “Oi Pello Pello”, “Haika Mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”…

Hamarkadak pasa dira kanta horiek konposatu zirenetik eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara. Eta horrexegatik, gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatia direlako, izan dut kantok berregituratzeko, berkodifikatzeko ausardia. Gureak direlako. Nireak direlako.

Fitxa artistikoa

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendari eszenikoa: Jokin Oregi
Zuzendari musikala: Adrián García de los Ojos
Aktorea: Patxo Telleria
Musikariak: Adrian Garcia de los Ojos / Iñaki Maruri eta Maider Lopez