"AINARA DE GERNIKA" Anael Bazterrica
Gertaeraren xehetasunak
TEATRO UMBRAL, URUGUAY Antzezlan hau Sandra Masserak idatzi eta zuzendu du, eta Anael Bazterrikak interpretatu, Espainiako Gerra Zibileko gertaeretan
Gertaeraren xehetasunak
TEATRO UMBRAL, URUGUAY
Antzezlan hau Sandra Masserak idatzi eta zuzendu du, eta Anael Bazterrikak interpretatu, Espainiako Gerra Zibileko gertaeretan eta gaur egun arte izandako ondorioetan inspiratuta. 1937ko apirilaren 26an Gernikako hiribilduaren bonbardaketa hartu zuen ardatz. Ana Bazterrica euskal jatorriko aktore uruguaitarrak, 2022an Gernikako Bakearen Museoa bisitatu ondoren, bere bidaiaren esperientzia kontatu zion egileari, eta biek argumentu gisa hartuko duen obra bat taularatzea erabaki zuten, bonbardaketa haren ondorioak isladatuz. Ainara de Gernika benetako gertakarietan inspiratutako fikzioa da, dokumentuen azterketaren, ikerketa historiko eta soziologikoen, euskal familien ondorengoekin izandako elkarrizketen eta bizirik atera zirenen zuzeneko testigantzen bidez.
Istorioa bonbardaketa gertatu zenean hamabi urte zituen emakume batek kontatzen du. Gernikan familiarekin bizi zen garaian txikitako begiradaren bidez ekartzen ditu gogora gertaerak.