Juan de Arostegi y Barbier akuarela erakusketa
ordutegia
11:00 h - 20:00 h
Gertaeraren xehetasunak
Joan den irailaren 19an, larunbata, 21 artistek Euskal Herria Museoa inguratu zuten, Alegria Jauregiko lorategia, Europako Herrien Parkea, Picasso plaza eta Pasilekua bertako akuareletan islatzeko. Goiz osoan zehar,
Gertaeraren xehetasunak
Joan den irailaren 19an, larunbata, 21 artistek Euskal Herria Museoa inguratu zuten, Alegria Jauregiko lorategia, Europako Herrien Parkea, Picasso plaza eta Pasilekua bertako akuareletan islatzeko. Goiz osoan zehar, Juan de Arostegi y Barbier aire zabaleko akuarela lehiaketa zuzenean bizitzeko aukera izan zuten Gernika-Lumoko herritarrek.
Euskal Akuarelisten Elkarteak eta Euskal Herria Museoak antolatu zuten lehiaketan Jose Reyes Ramosen “Casa de Juntas” lana lehen saria irabazi zuen. Bigarren postua Ricardo Azkagorta Celayaren (“s/t”) lanak eskuratu zuen eta Lydia Cuevasen (“s/t”), Juan Carlos Lang Gonzalezen (“s/t”), Juan Carlos Arestiren (“s/t”) eta Jose Manuel Mendezen (“Berdea”) lanek accéstiak
lortu zuten.
Lehiaketara aurkeztu diren akuarela guztiez eta artistek beren lanetarako hautatu zituzten Gernika-Lumoko bazterrez gozatu ahalko duzu erakusketa honetan.
Zorionak eta eskerrik asko parte hartzaile zein kultura seguruaz gozatzera hurbildu zineten guztiei.