"AMAMA: EUSKAL HERRIKO IPUINAK DANTZAN"
Gertaeraren xehetasunak
AUKERAN DANTZA KONPAINIA & BAPO-BAPOAntzezlea: Loli Astoreka Amama batek ipuinak kontatzen dizkio ohean dagoen bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako
Gertaeraren xehetasunak
AUKERAN DANTZA KONPAINIA & BAPO-BAPO
Antzezlea: Loli Astoreka
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio ohean dagoen bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonai ezberdinekin. Berez, alde batean baino gehiagotan kontatzen diren ipuin tradizionalak dira. Kasu honetan lekura egokitu egin dira, funtsa mantenduz. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista. Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran DK haurren mundura hurbiltzen ari da, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.
Herri Irratian Loli Astorekari egindako elkarrizketa entzuteko aukera daukazu: