"AMUA", AXUT! / ARTEDRAMA
Gertaeraren xehetasunak
Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera.Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor etaTxolarre etorriko dira bai, baina bata
Gertaeraren xehetasunak
Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera.
Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta
Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen
direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain
intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa,
jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar
batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Oihan basatia,
oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten
duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu.
Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan,
baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?