"ANARI", LEKUEK FESTIBALA

or.22mar.20:0020:00 "ANARI", LEKUEK FESTIBALALizeo AntzokiaJarduera motaKontzertuak12€ (Laguna 9€)

Gertaeraren xehetasunak

GIZA ZARATA , Anariren disko berriaren aurkezpen kontzertua.
“Giza zarata” da abeslariaren ibilbide luzeko zazpigarren lana, eta bere ohiko bandarekin batera taularatuko du gurean.

Euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan, Zure aurrekari penalak, Epilogo bat, Coupages#4 eta Orain entzungo duzun hau diskoak grabatu ditu.

Beste musikari batzuekin batera, Bidehuts zigiluaren sortzaileetako bat da.

Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu badu ere; egun, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman leku esanguratsuan kokatzen duenik.