"ANDEREÑO", Anita Maravillas & Portal 71
Gertaeraren xehetasunak
«Andereño» antzezlanak Errepublika garaian beren ideien alde jo eta ke aritu ziren irakasleen irudia berreskuratu nahi du. Emakume horiek askatasunez eta ilusioz egin zuten lan,
Gertaeraren xehetasunak
«Andereño» antzezlanak Errepublika garaian beren ideien alde jo eta ke aritu ziren irakasleen irudia berreskuratu nahi du. Emakume horiek askatasunez eta ilusioz egin zuten lan, hezkuntzarako eskubideak gizarte hobe bat eraikitzen lagunduko zigulakoan. Beren bokazio sendoari esker, guztientzako moduko eskolen alde borrokatu zuten, metodologia berritzaileekin, giza elkartasunaren idealean oinarrituta.Horregatik, herriko irakasle ausart bat izango da gure antzezlaneko protagonista. Andereño honek, irakasteaz gain, ikasleengan sinesten du. Gerrak errotik zapuztuko du maitasunez eta mimoz eraikitako proiektu hezitzailea.Ondorioz, gure protagonistak ikasleekin batera egin beharko du alde, beren etorkizuna salbatu ahal izateko itxaropenarekin.