"ANIMALIATEGIA" ERAKUSKETA
Gertaeraren xehetasunak
La Ruta del Arte BBK VII Artearen Ibilbidea 2026 2020tik, La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbideak museoaren zabalkunde- eta hezkuntza-lana darama
Gertaeraren xehetasunak
La Ruta del Arte BBK VII Artearen Ibilbidea 2026
2020tik, La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbideak museoaren zabalkunde- eta hezkuntza-lana darama haren egoitzatik kanpo, kultura artistikoa sustatzeko eta bere ondarearen oparotasuna eremu publikoetan ezagutarazteko helburuarekin.
BBK Artearen Ibilbidearen zazpigarren edizioan, Animaliategia izenburuarekin, museoaren bildumako 38 artelanen erreprodukzioak bildu dira. Denetan, animaliak dira protagonistak. Erakusketan artista, garai eta teknika desberdinetako aleak daude: margolaritza, grabatua, kartela, arte aplikatuak…
Komisario-lanak José Luis Merino Gorospek, museoko Antzinako Artearen kontserbatzaileak, egin ditu, eta berak hautatu ditu ibilbiderako obrak, zeinetan agerian jartzen den animalien irudikapenen balio alegorikoa, artearen narrazio-dimentsioa indartzen baitute deskripzio hutsetik harago.Historian zehar, animalien irudikapenak funtzio sinbolikoa izan du, gizakien dohainei eta akatsei lotua maiz.