“ARGIZAIOLA TROFEOA 1980-2025”, ARGAZKI ERAKUSKETA

or.05abe.(abe. 5)09:00as.06Urt.(Urt. 6)20:00(Abendua 5) 09:00 - (Urtarrila 6) 20:00 “ARGIZAIOLA TROFEOA 1980-2025”, ARGAZKI ERAKUSKETARicardo Abaunza erakusketa gelaJarduera motaErakusketaDOAN

Gertaeraren xehetasunak

LEHIAKETEN LEHIAKETAKO OBRA IRABAZLEAK
Euskal Herriko Argazkilari Elkarteen Federazioak (EHATE), lurralde osoko 25 argazki-elkarte biltzen dituenak, “ARGIZAIOLA TROFEOA 1980-2025” erakusketa proiektua aurkezten du, euskal argazkilarien ibilbidea, sormena eta talentua omentzen dituen atzera begirako erakusketa hain zuzen ere.

Argizaiola Trofeoa Euskadin dagoen argazki-lehiaketen lehiaketa bakarra da, eta ziurrenik bakarra Europan. Bertan, elkarte federatuek antolatutako lehiaketetan saritutako lanek parte hartzen dute, eta, ondorioz, Argizaiola Euskal Herriko argazki- sari gorena da.

Lau hamarkada baino gehiagotan zehar, garaikur hau erreferente kulturala izan da, sortzaileen belaunaldiak elkartuz eta ikusizko ondare kolektibo baliotsua sendotuz. Erakusketa-proiektuaren helburua ondare hori babestea, zabaltzea eta balioestea da, 1980tik 2025era Argizaiola Saria irabazi zuten argazkiak lehen aldiz erakusketa berean bilduz.

“ARGIZAIOLA TROFEOA 1980-2025” rekin, Euskal Herriko Argazkilari Elkarteen Federazioak berretsi egiten du euskal argazkigintzaren kultura sustatzearekin, ikus- memoriarekin eta talentuaren aintzatespenarekin duen konpromisoa.

Proiektu honek Euskadiko argazkigintzaren historia bizia omentzen du, eta gure identitate artistikoaren etorkizuna argitik eta begiradatik eraikitzen jarraitzeko gonbita egiten du.

Erakusketa bost denbora-etapatan antolatuko da, Euskal Herriko argazkigintzaren bilakaera teknikoa, estetikoa eta tematikoa islatzen dutenak:

1980 – 1989: Argizaiolaren jatorria eta begirada dokumentala.
1990 – 1999: Sendotze artistikoa eta kolorearen hedapena.
2000 – 2009: Argazkigintza digitalaren etorrera.
2010 – 2019: Sormen-aniztasuna eta narratiba berriak.
2020 – 2025: Argazkigintza garaikidea eta egungo erronkak.