"ARTE IKASTAROAK 2025-2026" ERAKUSKETA

og.18eka.09:00or.18ira.20:00(Ekaina 18) 09:00 - (Iraila 18) 20:00 "ARTE IKASTAROAK 2025-2026" ERAKUSKETARicardo Abaunza erakusketa gelaJarduera motaErakusketa

Gertaeraren xehetasunak

Materialak eta metodo artistikoak esperimentatuz gure jakin-mina eta gurariak adierazten ikasteko lekua, baita talde-lana sustatzeko komunitateak sortzeko ere.
Urtero bezala, Gernika-Lumoko Kultur Etxeak ikasturtean zehar egiten diren tailer artistikoetan egindako lanak erakusten ditu. Sormen-gune horiek adin guztietako publiko-mota orori zuzenduta daude; horietan, hainbat arte-diziplina ikasi, sortu eta gozatzen dira, hala nola:
ARTE SORMENA: Dibertsitate funtzionaleko taldea (dinamizatzaile,a Mª Jose Dapousa)
ESKULANAK (dinamizatzailea, Eunice Ortíz)
BITXIGINTZA (dinamizatzailea, Camila Bayona)
EGUR LANKETA (dinamizatzailea, Juanra Muela)
ARTESKOLA (dinamizatzailea, Julen Munitiz)

Hastapen-tailerrak arte-garapenerako sarrera dira, eta haien balioa ez da artista profesionalak prestatzea, baizik eta jakin-mina piztea eta parte-hartzaileari sormena garatzeko beharrezko tresnak ematea, ikaskuntza-prozesua baloratzen den ingurune batean.