“ARTEAREN IBILBIDEA BBK V”, Haurtzaroa artean
Gertaeraren xehetasunak
Imajina dezagun barrea kutsakorra den mundu bat, fantasia mugarik gabekoa eta egun bakoitza abentura bat. Haurtzaroaren mundua da, askotan itzultzeko jomuga izatea nahi duguna edo akaso lurperatu egin
Gertaeraren xehetasunak
Imajina dezagun barrea kutsakorra den mundu bat, fantasia mugarik gabekoa eta egun bakoitza abentura bat. Haurtzaroaren mundua da, askotan itzultzeko jomuga izatea nahi duguna edo akaso lurperatu egin nahi duguna. Gure oroitzapenetan, haurren bihotzak baino uler ez ditzakeen emozioek eta gertaerek egiten dute habia.
Arteak, sortzaileen historiak iragazitako begiradaren bidez, unibertso hori guztia ispilu gisa islatzeko gaitasun miragarria du, gogoraraziz haurtzaroa ez dela soilik iraganeko puntu bat, gure identitatearen zati intrintseko bat ere baita. Gainera, galdutako xalotasuna estimatzen, irudimena baloratzen eta nostalgia besarkatzen erakusten digu, denbora igaro arren izan ginen haurra ez dela guztiz desagertzen oroitarazita.
BBK Artearen Ibilbidea dibulgazio artistikorako programak Bizkaian barrena ibilbide berri bat hasiko du. Oraingo honetan, bosgarrenak, museoaren bildumako 38 artistak haurtzaroa artearen historiako gai, estilo eta garai ezberdinetan nola irudikatu duten erakustea du helburu.
“Haurtzaroa artean” izenburuarekin, 28 margolan, eskultura bat, bost argazki eta lau kartel biltzen dira, kronologia zabala erakusten dutenak, XV. mendeko taula gaineko pinturatik hasi eta Vanessa Whinship argazkilariaren 2022ko argazki bateraino. BISITAK/INFORMAZIOA
NON: Gernika-Lumo, Merkurion
NOIZ: abuztuaren 19tik 26ra
ORDUTEGIA: astelehenetik igandera, egun osoan zehar