"BOB DYLAN BERRIKUSIA" Audience
Gertaeraren xehetasunak
Xabier Payaren liburuaren berri izan bezain laster hasi ziren eztabaidan Audiencetarrak. ‘Errimarekin? Eta metrika ere badaukala?’, ‘Baietz ba! Begira, hemen daukat’. Berehala jarri ziren martxan jolas bat bailitzan,
Gertaeraren xehetasunak
Xabier Payaren liburuaren berri izan bezain laster hasi ziren eztabaidan Audiencetarrak. ‘Errimarekin? Eta metrika ere badaukala?’, ‘Baietz ba! Begira, hemen daukat’. Berehala jarri ziren martxan jolas bat bailitzan, beraientzat oso ezagunak ziren doinuak lantzen. Bizpahiru entsegu beranduago Dylanen abestietan eta Payaren itzulpenetan murgilduta zeuden Gernikarrak, kide bakoitzak probatu nahi zituen abestien itxarote-zerrenda eta guzti.
Horrela dira beti hasierak Audience taldean. Gertaera txiki batetik abiatuz eta asmo lauso bat oinarri, Tio Pete estudioetako José Lastrarekin asteburu bakarreko zuzeneko grabazio saioan osatu zuten masterra. Audiencen buruan lan hau ezin zitekeen beste era batera egin, eta aurkezten duten CD-biniloan argitaratu behar zuten.
Bob Dylanen lan erraldoiaren lagin hau hurbilekoa egiten da lehen entzunalditik. Jatorrizko bertsioak antzematen diren arren, Audiencen begirada nabaria da, eta emaitzak argi adierazten du taldeak nola heldu nahi izan dion lanari. Errespetuz eta miresmenez betetako disko honi buelta asko emango dizkio Audiencen jarraitzaileak, Dylanzale batek edo bestek bezalaxe.