"BAKARDADE IKUSEZINA" Erakusketa

al.24aza.(aza. 24)09:00or.05abe.(abe. 5)20:00(Azaroa 24) 09:00 - (Abendua 5) 20:00 "BAKARDADE IKUSEZINA" ErakusketaElai Alai AretoaJarduera motaExposición

Gertaeraren xehetasunak

Ekimena ‘Herriz Herri’ programaren barruan kokatzen da; BBKren programa da, gizarte-eragin positiboko proiektuak lantzeko, Bizkaiko udalekin batera

• ‘Bakardade Ikusezina’ Gernikan izango da azaroaren 24tik abenduaren 5era

• Erakusketa osotzeko, hainbat jarduera egingo dira, hala nola bakardadearen murala eta kafe-tertulia

“Bakardade Ikusezina” erakusketa duela sei urte BBK-k abian jarritako ekimen arrakastatsua da, adinekoen artean nahi ez den edo gura bako bakardadeaz gizartea kontzientziatzeko, Ruben Orozco artista mexikarraren ‘Mercedes’ eskultura hiperrealistaren bidez. Izan duen harrera onari esker, Bizkaiko herri askotatik igaro da. Orain, Gernikako Udalaren laguntzari esker, herriko bizilagunak ‘Mercedes’engana hurbildu ahal izango dira azaroaren 24tik abenduaren 5era.

Erakusketa ‘Herriz Herri’ programaren esparruan iritsi da Genikara: gizarte-eragin edo inpaktu sozial positiboa duten baterako ekintzak sustatzeko BBK-k eta Bizkaiko udalek bultzatzen duten programa da.

Mercedes, Bakardade Ikusezinaren protagonistak, banku batean eserita dagoen adineko emakume bat irudikatzen du: bakarrik, serio eta triste. Gernikaren kasuan, herriko bizilagunak Gernikako xxx elkartu ahal izango dira berarekin. Erakusketa osotzeko, gura bako bakardadeari buruz hausnartzeko bi jarduera antolatu dituzte Udalak eta BBK-k: batetik, bakardadeari buruzko mural bat sortzea, azaroaren 25ean, 11:00etatik 13:00etara; eta, bestetik, kafe-tertulia bat, abenduaren 2an 17:00etan. Bi ekintza hauek Gernikako Elai Alai Aretoan izango dira.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) uste du bakardadea XXI. mendeko epidemia izango dela: historian lehen aldiz, biztanle gehienek 60 urteko edo gehiagoko bizi-itxaropena dute. 2050erako 2.000 milioi pertsona inguru egongo dira adin-tarte horretan, eta nahi gabeko edo gura bako bakardadea da gizarte zaharkitu horrek aurrean izango duen erronketako bat. Gura bako bakardadeak eragin kaltegarriak ditu osasunean eta heriotza goiztiarrari lotuta dago. Arazo horren ondorioak maila fisiologikoan, emozionalean eta sozialean gertatzen dira, eta askotan etsaitasuna, erresumina, depresioa, tristura eta antsietatea eragiten dituzte.