"BAKEAFEST" Kontzertua Andra Mari Korala/SOME

lr.20api.19:0019:00 "BAKEAFEST" Kontzertua Andra Mari Korala/SOMELizeo AntzokiaJarduera motaKontzertuakDOAN

Gertaeraren xehetasunak

SARRERAK: Webgunean edo Lizoko lehiatilan jaso ahal dira eta erabiltzaile bakoitzak sarrera 2 jaso ahal ditu.

BAKEAFEST kontzertua Andra Mari Korala, Segundo Olaeta Musika Eskola  eta Zigoitiako Mairu Abesbatzak emango dute.

Gernika giza gaiztakeriaren ondorioz historian sartu zenetik 87 urte pasa dira jada. Baina mina nagusi egiten dabil eta zahartzen dijoa: zoritxarrez, urterik urtera gertaera horien lekukoak diren pertsonak gure artetik joaten ari dira, orain belaunaldi berrien lana da ondorengo mezu hau zabaltzea: Gernika gehiagorik ez! Musikari bezala ez gara gai biolentzia mota guztiekin amaitzeko, baina askotan musika guden aurkako arma bat izan da eta horrela erabiliko dugu. Sinbolikoa iruditzen zaigu gatazkak sahiesteko eta hurrengo belaunaldiak bakearen kulturan hezitzeko mezua Gernikatik ematea, bakearen eta demokraziaren hiria. Bakoitzaren jaioterria, erlijioa … alde batera utzita, bakean bizi nahi duen mundu bat sortzea gure esku dago.