"CHARADAS", KREGO-MARTIN DANZA
Gertaeraren xehetasunak
Charadas: dantza, antzerki eta komedia ikuskizun berezi eta ausarta.Krego-Martín Dantza konpainiak hizkuntza hauen arteko nahastearen aldeko apustua egiten du, bere ibilbidearekin guztiz bat eginaz.Bi emakumezko antzezle
Gertaeraren xehetasunak
Charadas: dantza, antzerki eta komedia ikuskizun berezi eta ausarta.
Krego-Martín Dantza konpainiak hizkuntza hauen arteko nahastearen aldeko apustua egiten du, bere ibilbidearekin guztiz bat eginaz.
Bi emakumezko antzezle oholtza gainean, ikusleak dibertitzeko eta hunkitzeko asmoarekin, dantza garaikidea eta komedia aliatuak izan daitezkeela erakusteko ausardiarekin.
Bi ahizpa bakarrik bizi dira etxe berean batek daki noiztik… Auskalo. Batzuetan boterekoa, hierarkikoa, maitasunezkoa eta isolamenduzkoa den harremana.
Roseta, zaharrena, show-izar handia izandakoaren iraganak eta Isidora gazte irrikatsuaren etorkizunak errealitate guztiz barregarria sortzen dute.
Konplexurik gabe boterez, sentiberatasunez, grinaz eta zintzotasunez agertzen den mundu femeninoa.
Dantzaz eta hitzez hartzen dute espazio eszenikoa modu naturalean bi emakume horiek, eta komediak ikuskizun berritzaile eta agian sailkaezina eratzen du.
FITXA ARTISTIKOA:
- IDEA ORIGINAL/IDEIA ORIJINALA: AITOR BASAURI
- DIRECCIÓN ARTÍSTICA/ZUZENDARI ARTISTIKOA: AITOR BASAURI y JUDIT RUIZ
- COREOGRAFÍA/KOREOGRAFIA: JUDIT RUIZ e INTÉRPRETES.
- TEXTOS/TESTUAK: AITOR BASAURI e INTÉRPRETES
INTÉRPRETES/ANTZEZLEAK: BEGO KREGO y MARÍA MARTIN - DISEÑO DE LUCES Y ESPACIO SONORO/ARGIAK ETA SOINUA: MARC CANO
- DISEÑO VESTUARIO/JANTZIEN DISENUA: ANGEL AMOR
- PRODUCCIÓN/PRODUKZIOA: KREGO-MARTIN DANZA
- ESPACIO DE ENSAYOS Y COLABORADOR/ENTSAIATZEKO ESPAZIOA ETA KOLABORATZAILEA: ESTUDIO DE DANZA AIKOA (SANTURTZI)