"DANTZA IKUSKIZUNA" ELAI ALAI DANTZA TALDEA
Gertaeraren xehetasunak
ELAI ALAI DANTZA TALDEA 1927-2027 Elai-Alaik bere sorreratik 100 urte beteko ditu eta urteurrena ospatzeko dantza ekitaldia eskainiko du
Gertaeraren xehetasunak
ELAI ALAI DANTZA TALDEA 1927-2027
Elai-Alaik bere sorreratik 100 urte beteko ditu eta urteurrena ospatzeko dantza ekitaldia eskainiko du Seber Altube Auditorioan. Elai-Alaiko kideek ez ezik Gernikako Erraldoiak ere izango dira bertan beraiekin dantzatzen.
1927an Udal Musika Akademia eta Orfeioaren zuzendira zen Segundo Olaetak, umeen dantza talde bat sortu zuen, jende aurreko lehenengo aurkezpena eginez Lizeo Antzokian.
Azken hamarkadetan , Elai-Alai hazi egin da eta oraindik ere, beharrezko tresna da, Gernika-Lumon eta bere eskualdean, euskal kultura garatzeko. Horrela, tradiziozko hainbat ekitataldietan parten hartzen dute; besteak beste, Marijeseak, Erregeak datoz, Kandelerio, Santa Ageda, Inauteriak, Donibane, Elizateko eta Uriko Soka-dantzak…
Zorionak Elai Alai!