"EMAKUME BATEN BORROKA ETA METAMORFOSIA", TANTTAKA TEATROA

lr.28ira.19:0019:00 "EMAKUME BATEN BORROKA ETA METAMORFOSIA", TANTTAKA TEATROALizeo AntzokiaJarduera motaAntzerkia12€ (Laguna 9€)

Gertaeraren xehetasunak

EGILEA: Édouard Louise
ZUZENDARITZA: Fernando Bernués
ANTZEZLEAK: ENEKO SAGARDOY, EVA TRANCÓN, VITO ROGADO
EGOKITZAPENA: Harkaitz Cano
Ama batek gizon burua eta gorputza duen mundu batean biziko duen eraldaketa heroikoari buruzko proiektu autobiografiko anbiziotsua.
Ustekabean amaren gaztaroko autoerretratu bat aurkitu ondoren, Edouard Louisek gogora ekarriko du baztertuta, menderatuta eta are gizonezkoek eragindako indarkeriak makurtuta bizi den eta 45 urterekin matxinatu, ihes egin eta pixkanaka bere askatasuna eraikiko duen emakume baten irudia. Gizarte patriarkalak, familiak eta baita semeak ere suntsitutako emakume baten metamorfosia. Emakume hori, gero, berriz aurkituko da semearekin eta hark, publikoki, duintasuna itzuliko dio. Gure antzerkirako apustu honetan, erretratu fotografikotik harago joanda, Edouard Louisek berak (Eneko Sagardoik antzeztua) agertokia partekatzera “gonbidatuko” du uneoro ama (Lucía Quintana). Presentzia “isil” bat (hitzezko interbentzio labur eta puntual batzuk kenduta), bi aldetara eginiko proiekzio batekin osatua: atsegin egiteko inolako asmorik ez eta zintzotasun autokritikora iristeko ausardia duen testu honetan barrena murgiltzen den amaren lehen plano bat.
Ikusleak hurbil eta bi aldetara dituen agertoki estu eta txiki batean (apur bat goraturiko oholtza luze eta estua, 2 x 10 m-koa) amaren presentzia etengabeko ebokazioa izango da aktorearentzat; bakarrizketatik harago, amaren eta semearen eta lekuko pribilegiatu diren ikusleen arteko elkarrizketa konfesional eta konpontzaile ezinbesteko bat gorpuzteko aukera.