"ERAKUSKETA SOLIDARIOA" Rosa Maria Sánchez
Gertaeraren xehetasunak
Bildutako dirua GRUPO GEIS-era bideratuko da LEIOMIOSARKOMA ikertzeko Gaia: Gernikazharra eta bere inguruaren irudia eta paisaiak.Oleo, akriliko eta lumatxen atzera begirako eta egungo erakusketa.
Gertaeraren xehetasunak
Bildutako dirua GRUPO GEIS-era bideratuko da LEIOMIOSARKOMA ikertzeko
Gaia: Gernikazharra eta bere inguruaren irudia eta paisaiak.
Oleo, akriliko eta lumatxen atzera begirako eta egungo erakusketa.
Enara Alacano gernikar lumotarra buru-belarri dabil igez eman zioten diagnostikoari aktiboki aurre egiteko: leiomiosarkoma minbizia.
Leiomiosarkoma oso ezezaguna eta ez ohikoa den sarkoma mota bat da. Muskuluetan hasten den tumore agresiboa da, eta ez dago tratamendu zehatzik berau sendatzeko.
Ekitaldi, rifa eta margo erakusketa bezalako ekimenen bidez, beka bat atera gura dabilean dabil Enara, leimiosarkoma ikerketa sustatzen duen GEIS taldeak aurrera eramateko.
“Beka Enara leiomiosarkoma” honetan, arte solidarioak asko lagundu dio gernikarrari. Izan ere, Rosa Maria Sanchez margolariak, Enararen amak, hainbat erakusketa ditu martxan. Durangoko Ezkurdi aretotik pasatu ondoren, Laidako Biskaine tabernan, Muxikako Zubieta Errotan, Ispasterreko Iñigo Egiluz aretoan, zein Mendatako Artape tabernan daude ikusgai Sanchezen lanak. Oraingoan, Gernikako Elai Alai aretora ekarriko ditu Sanchezek hainbat lan, margoen salmentaren bidez bere alaba laguntzeko.
Enarak behar zaitu!!