"ERREPUBLIKANUAK BUSTURIALDEKO HERRIETAN 1931-1936" Berbaldia
ordutegia
18:30 h
Gertaeraren xehetasunak
II. Errepublikaren aldarrikapenaren 92. urteurrena1931ko apirilaren 14an II. Errepublikaren aldarrikapena egin zan, eta horrek aurrerakada handia ekarri eban pentsamendu errepublikanuan eta berezko baloreetan. Gure
Gertaeraren xehetasunak
II. Errepublikaren aldarrikapenaren 92. urteurrena
1931ko apirilaren 14an II. Errepublikaren aldarrikapena egin zan, eta horrek aurrerakada handia ekarri eban pentsamendu errepublikanuan eta berezko baloreetan. Gure eskualdeak ezagutu eban errepublikaren aldeko izpiritu berria, ordurako nahiko zabalduta egon zan giro kontserbadorea urratu egiten ebana. Aktibismo handiko urteak izan ziran, eta horreen barri zehatza argitaratu da aspaldion. Halanda ze Gernika-Lumoko giro errepublikanuaren barri jakin izan dogu, eta eskualdeko herrietakoa be bai (Ajangiz, Arratzu, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Ibarrangelu Kortezubi, Mendata, Morga, Murueta, Muxika -Gorozika-Ibarruri, Nabarniz…). Datorren apirilaren 13an memoriaren alorrean lan aipagarria egin daben EUSKAL HERRIKO TALDE ERREPUBLIKANOaren eskutik aukera ederra eukiko dogu orduko esperientziak eta ezagutza guztiak partekatzeko.
Antolatzailea: Pipergorri Kultur Alkartea