"ERROMERIA, PLAZATIK KULTURGUNERA", Luhartz

al.11urr.19:0019:00 "ERROMERIA, PLAZATIK KULTURGUNERA", LuhartzLizeo AntzokiaJarduera motaKontzertuak12€ (9€ Laguna)

Gertaeraren xehetasunak

Ordu t ́erdiko saio hontan, antzinako jaien edo erromerien istorioa kontatuko
dugu, 80. hamarkadatik gaur arte.
Luhartz taldeak bizitako pasadizoak gogoratuko ditugu: zeintzuk izan ziren
erromerietako lehenengo taldeak, garai hartako euskal eta nazioarteko folk, pop eta rock
taldeak. Gure abeslaria emakumea izanik, Euskadiko festa eta erromeri taldeen
panoraman emakumezkoen sarrera jorratuko dugu…
Gure asmoa erromeri edo festa mota hau bizi izan duten pertsonen oroitzapen atseginak
gogoratzea da. Lehenengo auzoko festak, musuak, hitzorduak eta, zergatik ez,
lehenengo kalimotxoak eta “kalabazak”.
Bestalde, modu entretenigarrian eta ahalik eta dibertigarrienean, bertan egoteko
aukerarik izan ez zutenentzat, zein zen gure YouTube-a eta zeintzuk ziren musika
ikasteko erabiltzen genituen “plataformak”ere kontatuko ditugu.