"ETXEA" AMAHIRU

lr.14aza.19:0010:5619:00 - 10:56 "ETXEA" AMAHIRULizeo AntzokiaJarduera motaAntzerkia13€ (Laguna 10€)

Gertaeraren xehetasunak

Pellok bere bizitzako egunik txarrena biziko du. Ohikoa baino txarragoa. lanetik kaleratua izango da, bikoteak utzi egingo du eta amaren etxera bueltatuko da. Amak etxea saldu du, ezin da bertan geratu, bi aste dauzka bere txikitako gela hustu eta pisu berri bat aurkitzeko. Gaur egungo merkatuan. Gaur egungo prezioekin. Bakarrik. Animo Pello. Baina lortuko du (ez dezagun ahaztu hau antzezlan bat dela, ez da bizitza erreala). Etxea zoragarria da. Berrehun metro karratuko sabai altuko exte dotorea. Bost gela, hiru bainugela, sukalde eta jangela argitsuak eta lau balkoi eder. Guztia hirurehun euroren truke. Non dago koska? Pisua partekatu egin beharko duela, bi lagun eta hiruen artean zaindu beharko duten etxearen jabearekin: Ohetik ateratzen ez den ehun urteko amona.