Ekitaldi bereko beste saio batzuk22/12/2022 19:00
"GABONETAKO KONTZERTUAK", SOMEren eskutik
Gertaeraren xehetasunak
Ate joka ditugu Gabonak eta SOMEko ikasleak merezitutako oporrak hartu baino lehen Kontzertu bi eskainiko dute orain arte egindako lana aurkezteko.Askotariko errepertorioa oparituko digute, eta horien artean,
Gertaeraren xehetasunak
Ate joka ditugu Gabonak eta SOMEko ikasleak merezitutako oporrak hartu baino lehen Kontzertu bi eskainiko dute orain arte egindako lana aurkezteko.
Askotariko errepertorioa oparituko digute, eta horien artean, nola ez, Gabonetako abestiak izango ditugu. Gabonetako Emanaldiak abenduaren 21ean eta 22an izango dira. Gorde data hauek!
Abenduak 21, asteazkena, arratsaldeko 7etan Lizeo Antzokian. Besteak beste: 4 eta 5 urteko umeak, Piano bakarlariak, Orkestra Txikia, Ganbara taldeak, Haize Ensenblea eta Harizko Orkestra ikusteko aukera egongo da.
Abenduak 22, osteguna, arratsaldeko 7etan Elai-Alai Aretoan. Besteak beste: 6 urteko umeak, Kimuak taldea, Akordeoi taldea, Gitarra taldea, Txistu taldea eta Ganbara taldeak ikusteko aukera egongo da.
Abenduak 22, osteguna, arratsaldeko 8etan Lizeo Antzokian Konboen momentua izango da.
Abenduak 23, ostirala, Trikitilariak Olentzero eta Mari Domingirekin: 16:30ean Gorabide Eguneko zentroan, 17:30ean Kaltzada Egoitzan eta 18:30ean Torrezuri Egoitzan. Eta Iparragirreren eskulturaren inguruan, Musika Eskolako irakasleen Konboen taldearen eskutik Gabon kantak arratsaldean zehar.
Gabon zoriontsuak eta urte barri on!!
Oharrak
Abenduaren 21ean, asteazkena, Konztertua Lizeoan
Abenduaren 22an, osteguna, Kontzertua Elai-Alai Aretoan