"IAZ" Gaizka Ensunza Kontzertua

lr.03mai.19:0019:00 "IAZ" Gaizka Ensunza KontzertuaJarduera motaKontzertuak12€ (9€ Laguna)

Gertaeraren xehetasunak

Gaizka Insunzaren bigarren bakarkako lana IAZ da, eta 2020an grabatu zen Audience taldearen
lokalean Iñigo Etxebarrietaren gidaritzapean. IAZ 8 abestiz osatzen da, non instrumentazio
xumea eta erritmo geldoak nagusitzen diren. Bere ohiko erreferenteak ahaztu gabe, disko
honetan Gaizkak eremu berriak ere arakatu ditu. Zentsu honetan, Jazz edota Soularen eraginak
nabariak dira. Gaur eguneko tendentzia orokorretik aldenduz, entzunaldi aktibo eta pazientea
aldarrikatzen dira berehalakotasunaren aurrean, soiltasuna efektismoaren aurrean.
Artista: Gaizka Insunza
Izenburua: IAZ
Edizioa: bidehuts
Grabazioa, nahasketa eta masterizazioa: Iñigo Etxebarrieta
Azala eta diseinua: Iban Sainz
Musikari laguntzailea: Ruben Garatea (akordeoia)

Abesti zerrenda:
1- Kalifornia
2- Kantu bat zuretzat
3- Toki bat niretzat
4- Iaz
5- Behin ta berriz
6- Iazz
7- Ez dakit ezer
8- Pasadena