"GAUEKOAK", Kukai Dantza
Gertaeraren xehetasunak
Iluna jausi eta argiak amatatzen diren garai berean, arima batzuk piztuegiten dira. Idazten, kantatzen, dantzatzen duten pizti horiek dira, bizitzageratzen den garaian pizten direnak. GAUEKOAK dira.
Gertaeraren xehetasunak
Iluna jausi eta argiak amatatzen diren garai berean, arima batzuk piztu
egiten dira. Idazten, kantatzen, dantzatzen duten pizti horiek dira, bizitza
geratzen den garaian pizten direnak. GAUEKOAK dira. Pentsamendu eta
gogoeta intimoenak biltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna; ibilbide oso
bati musika eta dantzaren bidez begirada bat eskainiko dion ikuskizuna.
Isil-hizketa intimo, goxo eta pertsonala.
FITXA ARTISTIKOA
Jatorrizko ideia: Jon Maya Sein
Eszena zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Dantzaria: Jon Maya Sein
Zuzeneko musika: Xabi Bandini eta Arkaitz Miner
Musika konposizioa: Luis Miguel Cobo. Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
Koreografia: Cesc Gelabert, Israel Galván, Jon Maya Sein eta Sharon Fridman
Eszenografia: Fernando Bernués
Jantziak: Ikerne Giménez
Kartela eta eskuorriak: Maite Mutuberria
Argiztapena eta Ikus-entzunekoak: David Bernués
Soinua: Ángel Agüero
Kudeaketa taldea: Doltza Oar-Arteta eta Nagore Martínez