"GERNIKA GARRETAN" KALE ANTZERKIA

ig.26api.21:0021:00 "GERNIKA GARRETAN" KALE ANTZERKIAKaleko JardueraJarduera motaKale Antzerkia

Gertaeraren xehetasunak

“GARRETAN EZ DA ERRETEN SUA PIZTEN DUENA”

Izenburuaren zergatia.

Begi bistakoa da azken aldi honetan munduan piztu diren suteen neurri bako gorakada, baina suak isiotzen dituztenak ez dira sekula su horretan erretzen.

Gernikaren kasuan 89 urte daramatzagu egun hartako sarraskiaren su garrak oroimenetik itzali ezinik. Aditu bestela munduari, Gernikan ikasi zuten izuak zer balio duen, bigarren mundu gerraren ostean, gure herriak ezetz esan zion arren OTAN deritzon itun atlantiko lotsagarri horretan sartu gintuzten, ordutik hona geure borondatearen kontra gerra eta suteak non nahi eragiten dihardugu.

Gatazka guztiek berezko dituzte berriak, berri emaileak eta bakoitzaren egiak. Gernika ez zen gutxiago izan danok dakigu bakoitzaren egiek nola nahastu zuten sarraskiaren ostea eta zenbat kostatu zen egiaren argira hurbiltzea. Sastraka asko garbitu ondoren jakin zuen munduak jasotakoaren ardura norena zen.

Berri emailetariko bat Inazio Eizmedi izan genuen, Basarri goitizenez ezagututako bertsolaria. Izugarrikeriaren sugarrak oraindik txingar bihurtzeko zeudela, aste beteren buruan, Gernikan jasotakoaren berri bertsotan eman zuen. Gure aburuz, Gernikako izugarrikeriaren berri ematen duen lehenengo adierazpen artistikoa.

Ondoko bertso hauek ondo baino hobeto deskribatzen dute gertatutakoa, urtero errepikatzen duguna. Hori dela eta aurtengo motiboari lotuta “Garretan ez da erreten sua pizten duena” bere bertsoak kantatuko ditugu Patxi Saizen doinuan.

Zuzendari Artistikoa:

Doro Zobaran

Partaideen zerrenda:

Antzerkilariek

Elai-Alai Dantza Taldea

Gazteak. Errenteriko Txistulariak

Jon Rementeria, abeslaria

Kalapitaka Rock&Folk Akademia

Lilibertso

Ross Dantza eskola

SOME Musika Eskola

KORUAK

Arrano Kantariak

Arbola Zaharra

Urdaibai Kantagunea