GERNIKA RUGBY TALDEAREN 50.urteurrena
ordutegia
12:00 h - 20:00 h
Gertaeraren xehetasunak
1973ko maiatzaren 18an, hamabost ameslari bildu ziren Atxalandabaso tabernan, eta Gernika Rugby Taldearen (GRT) sorrera-aktan sinatu zuten.
Gertaeraren xehetasunak
1973ko maiatzaren 18an, hamabost ameslari bildu ziren Atxalandabaso tabernan, eta Gernika Rugby Taldearen (GRT) sorrera-aktan sinatu zuten.
Lehen entrenamenduak oso leku ezberdin eta berezietan egin ziren, hala nola Laidan eta Suhiltzaileen Zelaian, gaur egun Santanape kiroldegia dagoen lekuan.
Lehen urteetan Derioko zelaietan hasi zuten bidea basurdeen kategoria desberdinetako taldeek, Bizkaian errugbian egiteko leku bakarra baitzen Derio.
Pixkanaka-pixkanaka, mailak igoz, GRT klub moduan finkatuz joan zen, eta horren emaitza izan zen 1980-1981ko denboraldian lortutako Lehen Maila Nazionalerako igoera. Jauzi kualitatibo garrantzitsua ekarri zuen igoerak klubaren garapenerako. Nabarmentzekoa da ere, GRTk Bizkaiko lehen emakumezkoen taldea izan zuela 1980-1981ko denboraldian, baina, talde nahikorik ez zegoela-eta, ez zegoen lehiaketa ofizialik; ondorioz, Gaztediren aurkako adiskidetasunezko partidak bakarrik jokatu ahal izan zituzten.
1990eko hamarkadako lehen hiru denboraldiak GRTren kirol-historiako une gorenetako bat izan ziren, Ohorezko Mailan parte hartu baitzuten, eta urte batzuk lehenago pentsaezina zen hori.
Salto bat ematen dugu eta 2000-2001eko denboraldian, Gernika Rugby Taldea Lehen Maila Nazionalera igo zen, denboraldi ikusgarria eginda. Talde gaztea eta berritua zeukan klubak. Lehen mailan jokatu zuten 2004-2005eko denboraldira arte. Hain zuzen ere, denboraldi historikotzat har daiteke denboraldi hori, GRTk ez baitzuen partidarik galdu.
2001. urtean, Urdaibai Rugby Eskola fundazioa sortu zen errugbiko eskola gisa, errugbia zabaltzeko eta, aldi berean, gazteek elkar ezagutzeko eta haiei beste jarduera eta diziplina batzuk ezagutarazteko. Urte berean, 2001ean, Basurde Zaharrak eratu ziren: klubeko beteranoen taldea alegia.
2006. urtean, azkenik, Urdairack Rugby Elkartea sortu zen, jarraitzaile-talde batek osatuta, klubari laguntzeko; gaur egun ere jardunean jarraitzen du.
2010-22 azken hamarkada hau berezia da, GRT gailurrera iritsi baitzen kirolaren ikuspegitik. Elitean jokatu zuen lehenengo denboraldian. Hamarkada horretan zehar berriro ere egon zen nesken talde bat Gernika-Lumon: Euskal Ligan hartu zuten parte 2016-2017ko denboralditik 2021-2022kora.
Bukatzeko ezin dugu klubaren armarria ahaztu, klubaren identifikazio-bereizgarria dena, Edu Gordo artista gernikarrak egin zuen.