"GERNIKA... ARBOLA... IKUR BAT BAINO GEHIAGO?"
Gertaeraren xehetasunak
ANDONI SALAMERO, PELLO RAMÍREZ, GORKA LARRAÑAGA Gernika guztiz iradokikor eta berezia den herria dugu euskaldunontzat. Bertan, Batzar-Etxeaz gain, badugu
Gertaeraren xehetasunak
ANDONI SALAMERO, PELLO RAMÍREZ, GORKA LARRAÑAGA
Gernika guztiz iradokikor eta berezia den herria dugu euskaldunontzat. Bertan, Batzar-Etxeaz gain, badugu guztiz ezaguna den haritza, euskaldunon ikur eta ezaugarri dena. Haritzak zer hitz egin eta idatzi eman du mendetan, eta haren inguruan, sortzaile desberdinek beren sentiberatasuna agertu dute berari zaion mira eta errespetua beren obretan islatuz.
Geuk, Pello Ramirezek, txelojoleak, Gorka Larrañaga, margolariak, eta Andoni Salamerok, olerkariak, horixe egin gura dugu, alegia, begiramenduz zuhaitzari eta hark iradoki izan duen guztiaren irakurketa subjektiboa egitea, samurtasunez, beratasunez hala nola baretasunez beteriko giroa sortuz.
Gure sortze-lanean galdera desberdinak egiten dizkiogu zuhaitzari, zer da arbola hau, sinbolo bat, ereserki bat? Birrindu zuteneko sorkaria? Bake-ezaugarri berezia? Zerbait gehiago irudikatzen du euskaldun guztiontzat? Gernika koadroa iradokiko zuen ezertxo? Memoria-gunea? Martxa bat? Luze emango luke hori guztia argitzea.
Iradokizun gozo eta samurrok txeloaren musikaz, alegoría bereziz eta ederrez sorturiko margolanaz, prosa-poetikoz jantziriko gidoiaren bidez, Gerra Zibilak bazterrak birrintzeaz gain, Gernikako pertsona askoren bizitza zanpatu, kolpatu zituzteneko oroitza egiten dugu, hain zuzen, gertatutakoa oroituz, oroitzapenaren atzean ere hausnargunea eta solasgunea ere sortu nahi dugulako, hain zuzen, haritzaren atzean, gizaki desberdinen historiak idatziak baitaude, eta historia horrek erakusten digu pentsamenduen, sentimenduen hala nola portaera eta ekintzen bidez, zein den egungo arbolarekiko dugun hautematea eta sentiera.
Mentura honen protagonista zuzenak guztiok garela jakinik, solasaren maitasun-ekintza hori zabaltzea da gure asmoa, alegia, batetik, giro gozo eta samurra sortuz, margolana, musika zein poesiaz atsegin hartuz, bestetik, herri desberdinetan memoriaren alde egiten ari den jendeari errealitatea hurbiltzeko.
Sentiberatasuna, sormena, solasa, hausnarketa, alosia edo harmonia sustatzeko nahia izan bedi Gernikako zuhaitzak eragiten diguna, beude zuztar edo errook sendotzeko borondatea eta egin nahi ona guztiongan. Sentitzeak, elekatzeak elika dezala bihotz guztietan loratua dugun arbola.
GURE IBILBIDEA
Gorka Larrañaga ( Azkoitia)
Pintura, eskultura eta grafika uztartzen ditu irudiaren baliabide teknologikoekin. Hiriko paisaiaren “hots” txikiak bereganatzen ditu bere metodoak, keinu piktoriko berriak bihurtzeko eta bere kualitate espresiboak, formalak, kontnplatiboak eta ebokatiboak esploratzeko.
Espainian, Mexikon, Txilen, eta Ekuatorren egin ditu bakarkako erakusketak eta proiektuak.
Hainbat sari eta errekonizimendu ditu Espainian, Mexikon, EEBB-etan eta Euskal Herrian.
Honako erakunde hauekin egin du lan azken urteetan: Espainiako enbaxada
Mexikon, Eusko Jaurlaritzak Mexikon duren ordezkaritza bulegoa, Emprebask Mexiko, Etxepare Euskal Institutua, FONCA , Azkoitiko Udala edo Valladolideko Diputazioa.
Pello Ramirez (Ordizia)
Akordeoi eta biolontxelo jotzailea da. Euskal Herriko musika eszenan, eskari handiena duen musikarietarikoa da-Benito Lertxundi, Pier Paul Berzaitz, Dulce Pontes, Niko Etxart, Mikel Urdangarin, Iñaki Salvador, Olatz Zugasti, Xabier Lete eta abar-konposatzailea ere bada.
Ume zela, akordeoia joz hasi zituen musika-ikasketak. Gero, Roma Jablonsky maisuarekin osatu zituen violoncelloko goi mailako ikasketak Donostiako Udal kontserbatorioan, ohorezko aipamena lortuz.
Bere ibilbidea interpretazio eta konposizio arloei lotua egon da beti. Aipatzekoa da estudioko musikari bezala egin duen lan emankorra. Horretaz gain, irakaskuntza arloan, cello, akordeoi eta armonia irakasle da Ordiziako Musika Eskolan.
Antzerki, telebista eta dokumental arloan, hainbat soinu-banda sortu ditu. Diskagintza alorrean, beste hainbat sortzailerekin100dik gorako kolaborazioak egin izan ditu.
Diskografia:
• Itsasoaren emazteak
• Haize oihalak
• Eskuz lurrari
Andoni Salamero Alberdi ( Zumarraga)
Euskal Filologian lizentziatua. Olerkaria. Bioberatasun tailerretako gidari da eta agur-omenaldiak antolatzen dihardu,esatari gisa. Bere olerkiak adierazpide desberdinetan agertu izan ditu, moda, pintura zein abesbatzei hitzak egokituz. Bioberatasunaren inguruko iritzi-artikulu asko Goiberri zein Hitza-n argitaratu izan ditu.
Era berean, Hik Hasi pedagogia aldizkarian argitaratu izan ditu hainbat proiektu.
CD desberdinak atera ditu sortzaile desberdinekin batera: Joxan Artze, Laja eta Mikel, Juan Mari Beltran, Oskorri, Pantxoa eta Peio, Potx eta Lotx pailazoak, Josu Zubia, Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa.
Egun, emanaldi desberdinetan dihardu Peio Ospital, Mixel Ducau, Caroline Phillips, Andoni Egaña, Pello Ramirez, Aitor Furundarena, David Azurza, Urbil Artola, Aitor Mendiluze, Garazi Etxaburu eta bestelako sortzaileekin batera.
Poema-liburuak
· Zu. Ni. Bi. Bidean… (2004, Apatx)
· ” Bide ertzeko printzak ” (2006, Apatx)
· Japonia: poesiaren sumendi ezkutua (2012, Apatx).
PARTEHARTZAILEAK:
Pello Ramirez,-musikaria
Gorka Larrañaga-margolaria
Andoni Salamero-olerkaria
Sabin Ibazeta Lertxundi- aurkezlea ( Gernika Memoriaren Lekuko)
Lilibertso Taldea