"HEGOAK", KULUNKA TEATROA
Gertaeraren xehetasunak
Garbiñe Insausti, kantari eta aktore hernaniarra, eta Iñaki Salvador pianojole ezagunabatu dira oraingoan, HEGOAK kontzertua eskeintzeko. Ikuskizuna, bidaia musikal eta emozional bat izango da. Hegazti errarien moduan,
Gertaeraren xehetasunak
Garbiñe Insausti, kantari eta aktore hernaniarra, eta Iñaki Salvador pianojole ezaguna
batu dira oraingoan, HEGOAK kontzertua eskeintzeko. Ikuskizuna, bidaia musikal eta emozional bat izango da. Hegazti errarien moduan, hegoak izango ditugu lagun, beste leku, hizkuntza eta kantuetara iristeko, haiek ezagutu eta geureganatzeko asmoz. Eta baita hegoak ere, sorterrira bueltatu eta bertakoak, hemengoak, gogoratu eta maitatzeko. Laboa edo Imanolen eskutik ezagunak egin diren gure euskal kantuekin batera, Edith Piaf, Jaques Brell, edo Kurt Weill bezelako artista haundien melodiak ere bisitatuko ditugu emanaldian zehar.
HEGOAK, ez da kontzertu hutsa. Proposamen oso teatrala dugu, non Lorca edo Pessoa bezalako idazleen testu laburrak ere lekua izango duten, kantu eta autoreei ligatutako gogoeta eta istorio txikiak ere tartea izango dutelarik.
Gainera, gonbidatu berezi bat izango dugu: Maider Zapirain biolontxelista.