"HIROSHIMA - The Atomic Bomb Inferno", S. KAWAKATSU GERNIKAKO BONBARDAKETAREN 85.URTEURRENA
ordutegia
10:00 h - 20:00 h
Gertaeraren xehetasunak
Gernikako bonbardaketaren 85. urteurren honetan, erakusketa berezi hau izango dugu Kultur Etxean, hain zuzen, Tokion bonbardaketaren lekuko izan zen, Shigeyoshi Kawakatsuren erakusketa. Sei artelanez osatzen da erakusketa. Hauen
Gertaeraren xehetasunak
Gernikako bonbardaketaren 85. urteurren honetan, erakusketa berezi hau izango dugu Kultur Etxean, hain zuzen, Tokion bonbardaketaren lekuko izan zen, Shigeyoshi Kawakatsuren erakusketa. Sei artelanez osatzen da erakusketa. Hauen bidez erakusten du bizirik atera zirenek ikusi zutena.
SHIGEYOSHI KAWAKATSU (1929) Estatu Batuetako Armadaren Aire Indarrek Bigarren Mundu Gerraren Pazifikoaren kanpainan Tokion egindako bonbardaketen lekuko izan zen haurtzaroan eta gaztaroan.
Politika Zientzietan doktorea da Kieleko Christian Albrecht Unibertsitatean, Sajoniako Estatuetako Gobernu Kontseiluko kidea izan zen Alemania bateratu ondoren, eta herrialde horretako energia-sektoreko hainbat enpresaren buru izan da.
2005. urteaz geroztik, Hiroshimaren bonbardaketa atomikoak eragin zuenari buruzko liburuak eta arte-lanak argitaratzen eta hitzaldiak ematen jardun du, bai eta gerraren izuaren eta gaur egun hura bizi izan zuten pertsonek eta haien ondorengoek jasaten dituzten ondorioen inguruan ere.
Erakusten diren lanak bonbardaketa atomikoaren ondoren Hiroshiman infernua ikusi eta bizirik atera zirenen argazkietan oinarrituta daude.