"HITAZ ORHOIT" Kresala Dantza Taldea
Gertaeraren xehetasunak
HITAZ ORHOIT basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako obra da, gehienetan emakumeak protagonista dituena, historiaren itzal bazterrean mendeetan ahaztuak. Pieza subliminala, argia eta aztarna
Gertaeraren xehetasunak
HITAZ ORHOIT basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako obra da, gehienetan emakumeak protagonista dituena, historiaren itzal bazterrean mendeetan ahaztuak. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean-eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazyen ez duena.
HITAZ ORHOIT obrankeinua dantza gisa hartzen dugu, bere ekintza enpatikoa barneratuz, hitzik gabeko gorputz-hizkuntza bati buruzko trama artikulatu bat zifratuz, non ekitea “izatea” den eta, beraz “egotea” esan nahi duen -ez “itxuratzea”-, ikusteko, entzuteko eta isiltzeko kode zahar eta zaharkituari kontrajarriz. Azken batean, zentzumenen perzepziora zuzendutako antzezpen koreografiko bat da, non dantzariak bere itzala airean marrazten dakien, mugimenduaren sentsualitatea eta keinuaren emozioaren artean, dantza obraren benetako protagonista bakar gisa hartuz.